ZERBITZUAK. Jantokia / Lehen sorospenak / Informatika / Eskola-garraioa

Jantokia

Jantoki-zerbitzua ezinbestekoa da ikasleengan ohitura osasungarriak garatzeko konpromisoan, egunero dieta osasuntsua, orekatua eta askotarikoa eskainiz. Ikasleen heziketa osoaren barruan, janariarekiko eta janariaren prestakuntzarekiko jarrera egokien garapena sustatzen saiatzen gara, eta, horretarako, egunero, ikastetxeko bi ikasle joaten dira sukaldera menuaren prestaketan parte hartzera, eta, horrela, elikadura egokiaren garrantzian inplikatzen dira ikasleak.

Jantokia

Egunero, 2.000 otordu baino gehiago egiten dituzte gure instalazioetan bertako langileek, kualifikazio handikoak eta elikagaien higieneari eta segurtasunari buruzko etengabeko prestakuntza dutenak. Hori guztia AKPKA (Arriskuen Analisia eta Kontrol Puntu Kritikoak) printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemari esker kudeatzen da, elikagaien higienean eta segurtasunean adituak eta sukaldari-buruak gainbegiratuta.

Menu bakarra eskaini arren, ikasleen beharretara egokitzen gara, eta arreta berezia jartzen diegu alergia eta/edo elikadura-intolerantzia motaren bat dutenei.

Horretarako, menu seguru bat egiten dugu, beraien beharren arabera, baina baita ikaskideenen ahalik eta antzekoena ere, integratzen laguntzeko.

Menuak egitean lortzen dugun kalitatea, langileek, ikasleek eta familiek gogobetetze-inkestetan urtero berresten dutena, produktu freskoen eta lehen marken eguneroko hornidurarekin hasten da. Produktu horiek inguruneko hornitzaileek dakarzkigute, eta zerbitzuaren arduradunek homologazio-prozesu bat izaten dute etengabe.

Instalazioak

Hori guztia abangoardiako instalazioei esker egin dezakegu: sukaldaritza moderno bat, azken teknologiaz hornitua, etapa bakoitzeko ikasleen beharretara egokitutako jantoki batzuekin, eta sukaldaritza curriculumean integratzen duen Sukaldaritza Laborategi batekin, “Zientziak Prestatzen” proiektuari esker.

 

Ekimenak

Elikadura-ohitura osasungarriak garatzen familiekin elkarlanean aritzeko asmoz, liburu txiki hau argitaratu dugu. Bertan, ikastetxeko janariaren elaborazio-prozesua aletzen dugu eta ikasleen eguneroko elikadura-beharrak asetzeko proposamenak egiten ditugu.

Erantzukizun sozial korporatiboko gure ekimenen artean dago Aunar GKEaren “Tupper Solidario” proiektuan parte hartzea. Egunero zerbitzatu ez dugu janaria ematen diegu, behar handiena dutenen artean banatu ahal izan dezaten.

Gainera, ingurumenaren iraunkortasunarekiko konpromisoaren barruan, jantokiko zerbitzuak sortutako hondakinak bermikonpostatze-prozesu baten bidez tratatzen dira, ondoren, sortutako ongarria elikagaien tokiko ekoizleei emateko.

02-EFQM-01-01
08-Q-EUSKADI-01-01-01
06-CALIDADEDUCACION-01-01-01
09-CALIDADTODOS-01-01
01-SELLOESCUELA-01-01
10-VIDASALUDABLE-01-01

Educar en la responsabilidad,
para la convivencia en libertad

Colegio Vizcaya
Sociedad Cooperativa
1970 - 2022
Tel. 944 54 14 00
Lun - Vie 08.00-18.00
C/ Galbarriatu Auzoa, 6
48170 Zamudio , Vizcaya

Contacta con nosotros

    Aviso legal     •     Cookies     •     Privacidad