IKASKETAK. Haur-Eskola / Haur hezkuntzako 2. zikloa / Lehen Hezkuntza / Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa

Haur hezkuntzako
2. zikloa

“La parte más importante de la vida no corresponde a los estudios universitarios, sino al primer período, que se extiende desde el nacimiento hasta los seis años, porque es en este período que se forma la inteligencia, el gran instrumento del hombre.
Y no solo la inteligencia sino el conjunto de las facultades psíquicas”.

Montessori, María.

Enfoque

Haur Eskolan hasitako lanarekin jarraituz, askatasun-esparru bat sortzen dugu, haurrari bere garapen-aldirako esperientzia egokiak ematen dizkiona, betiere bere autonomia pertsonala garatzen lagunduz.

Etapa honetan, gure helburua honako hau da: alderdi fisiko, psikologiko eta emozionaletik benetan behar dutena eskaintzea ikasleei, eta baliabideak eta bitartekoak handitzea, beren esparru guztiak garatu ahal izateko.

Maila arteko ikasleak taldekatzen ditugu (3-4-5 urte bitarteko adinekoak), etapako hiru ikasturteetan gizarte-garapena eta giro horretara egokitzea bultzatzeko. Haientzat erreferentzia izango den espazio bat, segurtasuna eta autonomia emango diena. Lan egiteko modu hori funtsezko printzipioa da gure hezkuntza-eredua aplikatzeko orduan.

Ikasleek behar duten material guztia hornitzen dugu, siestarako izarak (3 urteko ikasleentzat) eta Pintura Tailerrerako mantalak barne. Fruta ere jartzen diegu eskura, hamaiketakoa presta dezaten.

Espazioak
Instalazioak

Ikasgelak ikasleei egokitutako espazioak dira, erabilera anitzekoak, argitsuak eta goxoak. Horietan, haurrak askatasunez mugi daitezke, beren lana aukeratu, materialak maneiatu, jarduerak errepikatu, kontzeptuak aztertu, aurkikuntzak egin eta ondorioak atera. Horrela, izaki bakar eta independente gisa hazi eta gara daitezke.

Ziklo honek erabiltzeko, badaude jolas-patio erdi-estalia, ikasleen adinerako egokiak diren zerbitzu eta baliabideekin; kanpoko jolas-lorategi bat, eskola-baratzearekin; lokuluxkarako eta bideo-gela bat; erabilera anitzeko gela bat; jangela independente bat; psikomotrizitatea lantzeko bi gela berezi; pintura-tailer bat; eta kirol-pabiloi bat.

Hezkuntza
eredua

Gure “XXI. Metodologia Zientifikoa” aplikatzen jarraitzen dugu, Haur Hezkuntza osoan aplikatzen dugun hezkuntza-eredu propio hau bigarren zikloan lau zutabe hauetan oinarritzen da: Montessori Pedagogia, Mugimenduaren Garapena, Hezkuntza Emozionala eta Hezkuntza Sortzailea. Honekin guztiarekin, gure eredu grafikoa, eta hizkuntzak modu integratuan lantzen ditugu, euskara hizkuntza nagusitzat hartuta.

Oinarria ikasleak esperimentazio handia egitea da, ikaskuntza askatasun-giroan eta lan independente eta begirunekoaren bidez sustatzeko, non ordena eta kontzentrazioa arretaz zaintzen diren.

Irakasleak prestatutako ingurunean materialak askatasunez aukeratuz garatzen da. Materialak, maneiagarriak eta zientifikoki landuak, ikasleak beren ikaskuntzan gidatzen dituzten garapen-bideak dira.
Bere garapen-erritmoa errespetatuz, ikasle bakoitzak behar duen arreta indibidualizatua jasotzen du, bere garapen integrala bultzatuz: emozionala, pertsonala, fisikoa, soziala eta kognitiboa.

Funtsezko ardatzak honako hauexek dira:

Giro prestatua: ikasgela pizgarri eta naturala, haurraren behar fisiko eta psikologikoetara egokitutako manipulazio-materialarekin: Bertan bere burua eraiki dezake aurkikuntza pertsonalaren bidez. Giro honek ikaskuntza aktiboan gidatzen du: munduaren etengabeko esplorazioa sustatzen du, bere gaitasunen garapena estimulatzen, motibatzen eta errazten du.

Pertsona heldu prestatua: errespetuz laguntzen dio haurrari bere ikaskuntza- eta garapen-prozesuan, lan autonomoa erraztuz. Horretarako, oso ondo ezagutu behar du nolakoa den haur bakoitzaren garaia den eta bere beharrei nola erantzun behar dien.

Haurraren lana: lan autonomoaren bidez, haurra bere burua eraikitzen joaten da: behatu, aukeratu, erabaki, arakatu, esperimentatu, akatsetik ikasi eta garatu egiten da. Lan autonomo horrek kontzentrazioa, autodiziplina eta erantzukizuna bultzatzen ditu.

Bizitzako etapa honetan berebiziko garrantzia duen ariketa fisikoa Gorputz Hezkuntzako eskola-saioetan egiten da. Glenn Domanen bikaintasun fisikoko programan eta Aucouturierren praktika psikomotorrean oinarritzen gara.

Pertsona bakoitzaren gaitasunak ahalik eta ondoen aprobetxatzea bilatzen du, eta horretarako ezinbestekoa da hasiera goiztiarra izatea. Hainbat jarduera errepikatu behar dira, errutinak zorrotz betez. Helburua hiru arlotan trebetasunak handitzea da: hazkunde fisikoa, intelektuala eta soziala. Programaren barruan brakeazioaren eta orekaren bidez mugikortasunaren eta eskuen gaitasuna lantzen dira.

Helburua da haurrek jolasaren bidez atseginez komunikatu, sortu eta pentsatu ahal izatea. Ikasleek espazioa, objektuak eta besteekiko harremana emozionalki bizitzeko aukera daukate, beren adinera egokitzen den esparru zehatz eta egoki baten barruan.

Gaitasun emozionalak garatzen laguntzeko, erlaxazioko eta erabateko arretako jarduerak planifikatzen ditugu, ikasleei beren buruarekin eta besteekiko harremanetan gustura sentitzeko aukera ematen dietenak. Horrela, barne-indarra lantzen dute, eta bizikidetza osasuntsu eta harmoniatsu baterako beharrezkoak diren gizarte-trebetasunak eta berezko balioak garatzen dituzte.

Pintura-tailerrean Arno Sternek definitzen duen pintatzeko jolaserako baldintzak aplikatzen ditugu, juzgurik gabeko joko-printzipioetan oinarrituta (pertsonak seguru sentitzen dira, inorekin alderatu gabe, inprobisatzeko eta jolasteko beldurrik gabe) eta eredurik gabe (inposizioetatik aske).

Hori garatzeko -ibilbidean zehar, uste gabeko gaitasunak aurkitzen dituzte, norberaren jardueratik harago doazenak-, pinturaren bidez ikastea, adieraztea eta sortzea errazteko espazio taxutu bat dugu.

Haurren grafologian eta idazketan adituekin batera, eredu grafiko propio bat garatu dugu, idazkera norberaren pentsamenduaren komunikaziorako eta proiekziorako tresna eraginkorra izan dadin eta haurrari argi eta arin idazteko aukera eman diezaion. Horretarako, idazkera etzanaren aldeko apustua egiten dugu. Eredu erraza, elkartua, aurrerapen-mugimenduak bultzatzen dituena, eta orriaren antolaketa, formen zehaztapena eta erritmoaren arintasuna era orekatuan batzen dituena.

Horretarako, ikasleek egunero 10-15 minutuz erabiltzen duten guk prestatutako materiala daukagu.

Modelo
Gráfico

Junto con expertos en grafología y escritura infantil, hemos desarrollado un modelo gráfico propio que persigue que la escritura sea una herramienta eficaz de comunicación y proyección del propio pensamiento, que permita al niño escribir de una forma clara y ágil. Para ello apostamos por la escritura cursiva, un modelo sencillo, de unión

agrupada, que favorezca los movimientos de avance, aunando equilibradamente la organización en la página, la concreción en las formas y la agilidad en el ritmo.

Para su desarrollo disponemos de material de elaboración propia que el alumnado utiliza diariamente durante 10 – 15 minutos.

Foto modelo gráfico

02-EFQM-01-01
08-Q-EUSKADI-01-01-01
06-CALIDADEDUCACION-01-01-01
09-CALIDADTODOS-01-01
01-SELLOESCUELA-01-01
10-VIDASALUDABLE-01-01

Educar en la responsabilidad,
para la convivencia en libertad

Colegio Vizcaya
Sociedad Cooperativa
1970 - 2022
Tel. 944 54 14 00
Lun - Vie 08.00-18.00
C/ Galbarriatu Auzoa, 6
48170 Zamudio , Vizcaya

Contacta con nosotros

    Aviso legal     •     Cookies     •     Privacidad