Zentro aitzindaria gara IKTak irakaskuntzan sartzen, eta, horregatik, baita Informatika Sail indartsua izaten. Berak sistema ezarri, erabilera sustatu eta hartutako konponbideei eusten die, gure eguneroko jardueran funtsezkoa dena.
Ipad
Gaur egun, sailak ahalegin handia egiten du iPad ezartzeko beharrezko euskarria emateko. 2014tik, gure ikasle eta irakasle guztiek erabiltzen dute gailu hori, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik, 1:1 formatuan. Proiektu honi sendotasun handiagoa emateko, Apple Distinguished Educator eta Apple Education Trainer gaituriko langileak ditugu.
Langile espezializatuak
Ikus-entzunezko ekoizpen ugari egiteaz eta ikastetxean dagoen ekipamendu teknologikoak behar bezala dabilela bermatzeaz gain, pertsonei arreta ematea du funtsezko zeregina. Langileei eta ikasleei ez ezik, familiei ere laguntzen diegu plataforma korporatiboekin gerta daitekeen edozein gorabeheraren aurrean, eta beharrezko prestakuntzak egiten ditugu seme-alabei teknologia behar bezala erabiltzen laguntzeko.












