IKASKETAK. Haur-Eskola / Haur hezkuntzako 2. zikloa / Lehen Hezkuntza / Bigarren Hezkuntza / Batxilergoa

Lehen Hezkuntza

Arrazoiketaren, irudimenaren eta garapen intelektual eta moralaren etapa da. Funtsezkoa da nork bere erantzukizuna, autonomia eta aukeretan konfiantza hartzea. Horrek diziplina-gaitasunetan behar beste aurrera egiten lagunduko du, eta ondorengo etapetan ezagutzak eta trebetasunak finkatzea ahalbidetuko du.

Edificio
Instalazioak

Gure ikasgelak espazio zabalak, aldakorrak eta argitsuak dira, eta egunean zehar egiten diren jardueretara egokitzen dira. Prestatutako giroak, guk geuk egindako materialek eta irakaslearen rolak haurraren lana errazten dute; hau da, esperimentaziotik eta ingurunearen miaketatik abiatuta, nork bere burua eraikitzea, banaka edo talde txikian aurkeztu zaizkion jarduerak modu autonomoan eginez.

Gure ingurune pribilegiatua ikaskuntza-giroaren parte ere bada; izan ere, ezin ditugu alde batera utzi basoa, negutegia, eskola-baratzea, kirol- eta jolas-zelaiak. Egituraren beste funtsezko ardatz bat benetako gizartea da, irteeren, bizikidetzen eta kultura-, ingurumen- edo elkartasun-jardueren bidez, bizi garen errealitate globala ulertzen laguntzen diena.

Hezkuntza Eredua

Beti ere gure hezkuntza-eredu propiotik, gaitasun pertsonalen garapen integralak lantzen jarraitzen dugu. Gaitasun pertsonal horiek ikasleek bizitzan zehar beharko dituzte beren errealizazio eta garapen pertsonalerako, herritartasun aktiborako eta gizarteratzeko.

Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, eta ikasleak dira haien ikaskuntzaren protagonista nagusiak.

Ikasle bakoitzari arreta indibiduala ematen diogu, eta haien bilakaera-prozesua errespetatzen dugu, talentua sustatzeko, beren ekimenei lekua utziz, norberaren autonomia pertsonala sustatzeko.

Lehen zikloan (6-7 urte) eta bigarren zikloan (8-9 urte) mailen artean egiten dugu lan. Izan ere, hezkuntza-esparru bereko adin desberdinetako ikasleen elkarreraginak arreta pertsonalizatua eta berdinen arteko ikaskuntza errazten ditu. Komunikaziorako trebetasunak, emozioen autoerregulazioa eta lidergoaren garapena funtsezkoak dira interakzioa modelatzeko.

Baliabideak

Geuk egindako materiala dugu, paperean edo euskarri digitalean, ikaskuntza kritikoa, sortzailea eta atsegina lortzeko. Horrela, pertsonaren garapen integrala, norberaren autonomia eta nortasun pertsonala eta soziala garatzea sustatzen dugu.

Gela guztiek proiektagailu interaktiboak dauzkate eta ikasleek gailu digitalak erabiltzen dituzte.

Lehen eta Bigarren zikloan, ikasle bakoitzeko chromebook bat dago zenbait unetan hainbat jarduera egiteko, eta, Hirugarren Ziklotik aurrera, egungo gizartearen premiekin bat datorren hezkuntza egiteko, ikasleek iPad erabiltzen dute 1:1 formatuan. Hainbat bidetatik ikaskuntza pertsonalizatua eta autonomoa errazten duen tresna da, ekimena eta sormena garatzen laguntzen du, informazioa erraz eskuratzeko aukera ematen du, eta baliabide eta sorkuntza guztiak gailu bakar batean gordetzen ditu. Horrela, teknologia berrien erabilera ikasleen egunerokotasunean presente dago, hitzezko komunikazioan, hitzik gabekoan eta digitalean konpetentzia garatzea ahalbidetuz.

Hizkuntzen
tratamendua

B hizkuntza-eredutik abiatuta, ingelesa sartu genuen irakas-hizkuntza gisa Musikaren eta Zientzien arloetan, hizkuntza-planteamendu hirueleduna lortzearren (euskara, gaztelania eta ingelesa) eta hizkuntzen tratamendu integrala egiteko.

02-EFQM-01-01
08-Q-EUSKADI-01-01-01
06-CALIDADEDUCACION-01-01-01
09-CALIDADTODOS-01-01
01-SELLOESCUELA-01-01
10-VIDASALUDABLE-01-01

Educar en la responsabilidad,
para la convivencia en libertad

Colegio Vizcaya
Sociedad Cooperativa
1970 - 2022
Tel. 944 54 14 00
Lun - Vie 08.00-18.00
C/ Galbarriatu Auzoa, 6
48170 Zamudio , Vizcaya

Contacta con nosotros

    Aviso legal     •     Cookies     •     Privacidad