Familien Eskola bat izateak gurasoei beren seme-alabak hezten laguntzeko aukera ematen digu, zehaztasunik gabeko ideiak argituz, aholku praktikoak eskainiz, jarduera ludikoak proposatuz eta guraso hobeak izan nahi duten pertsona guztientzako elkarrizketa-espazio partekatu bat irekiz.
Aurrez aurreko jardueren bidez eta webgunearen eremu pribatuko espaziotik, ikastetxeko Psikologia eta Orientazio sailak landutako artikuluak, bibliografia eta gaurkotasuneko edukiak ematen ditugu, hizkera argi eta zehatzean, jasotako kontsultetan oinarrituta egiten dugun edukien pertsonalizazioari esker familia bakoitzaren eguneroko bizi irtenbide erabilgarriak emanez.
Familien Eskolaren gunean, eremu pribatuaren barruan, honako atal hauek aurkituko dituzue:
Gai interesgarriak
Etapa bakoitza bereizirik, seme-alaben hezkuntzaren hainbat arlorekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiei buruzko artikuluak aurkezten ditugu: osasuna, jokabidea, arauak eta mugak, ikastetxea, gizarte-harremanak, etab.
Ohiko galderak
Gurasoek web orriaren bidez proposatutako gaiak. Interes orokorreko gaiak direnez, webgunean argitaratzen dira, beste guraso batzuek Psikologia eta Orientazio Sailak emandako gomendioak eskuratu ditzaten.
Liburutegia
Hezkuntzari eta hazkuntzari buruzko argitalpen-berristasunak, eskulibururik onenak gomendatzeko.
Linkak
Hezkuntza estiloei, estrategiei, gure seme-alabei laguntzeko baliabideei eta abarrei buruzko doako informazio ugari aurki dezakegu sarean.
Kontsulta pribatuak
Zure seme-alabeei buruz kezkatzen zaituzten edozein gaiz, kontsulta pertsonalak egiteko aukera ematen du. Erantzun egokitua jasoko duzue.
Aurrez-aurreko Jarduerak
Hiruhilean behin aurrez-aurreko jarduera bat egiten da. Bertan aditu batek gai interesgarri edota egungo gai bati buruz hitzaldi bat ematen du. Hitzaldiaren ondoren, funtsezko ildoen laburpentxoa argitaratzen dugu.
Tailer praktikoak
Familientzako jarduera, non, talde txikietan, eguneroko egoerak konpontzeko proposamenak jorratzen ditugun.
Iradokizunak
Webguneko edukietan landu beharreko gai edota aurrez aurreko topaketei buruzko zuen ekarpenak eta iradokizunen jaso nahi ditugu.
Educar en la responsabilidad,
para la convivencia en libertad
Colegio Vizcaya
Sociedad Cooperativa
1970 - 2022
Tel. 944 54 14 00
Lun - Vie 08.00-18.00
C/ Galbarriatu Auzoa, 6
48170 Zamudio , Vizcaya
Contacta con nosotros
Aviso legal • Cookies • Privacidad